XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren Aldibaterako Erabakia

Estatutoa eta Lege hau egiteratuz agintepideak eta / edo zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eta Kondaira-Lurraldeei eskuratzea bukatu ondoren, eta nolanahi ere Lege hau indarrean jarri eta gehienezko hiru urteko epearen barruan, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak eskuarteen Autonomia-Elkarteko Herriogasuntza Nagusiaren eta Foru-Diputazioen arteko behin-betiko banakuntza-jaurpideen saio bat egingo du, batek eta besteek beretzat hartutako agintepideei direneantxe neurtuta darizkien beharren eretzean, eta Lege honen 22garren Atalean jarritako oinarri-irizpide guztien eta bakoitzaren arauera.

Hirugarren Aldibaterako Erabakia

1. Lege honen 14.3 Atalean agintzen dena, Autonomia-Estatutoaren 41.2.a) Atalean agintzen denez, Eusko Legebiltzarrak Kondaira-Lurraldeen arteko erokidetzari, zergalaritza-egokiketari eta lankidetasunari buruz eman dezan Legeak berariz zehaztu dezan egunaz gero izango da erabilgarri.

2. Lege hau argitaratu eta aurreko zatian esan den Legebiltzarraren Legea indarrean jarri dedin artean, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Kondaira-Lurraldeen arteko erakidetasun hobe bat ekarri dezaten erabaki guztiak hartuko ditu, bakoitzean horretarako gaitasunaren jabe izan daitezen Foruzko Ihardutze-Sailek gero hoiek ontzat ematearen kaltetan gabe.